XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aboztuaren 22-an Ama Belokekoaren besta.

Sahuquet jaun apezpikua gonbidatua ginuen meza nausiko; eta horra, bezperan, Lurdetik heldu zaikula Libaneko Artxapezpiku bat: Zakaria Melki.

Gure aitekin ikasia zen Jerusalemen; eta Beloke noizbeit ikustea betiko ametsa zuen.

Beraz, Meza handizkienean eman ondoan, alegeraki dugu bazkaldu.

Bururatzerakoan, lau Ukraindarrek lau bozetan kantatu dute, Andredena Mariaren goresle.

Hek entzun eta, Libaneko Artxapezpikuak, hango apez bat lagun, aramear kantu bat adi-arazi du.

Horiek hola, gure kantariek eman dute euskarazko himno bat.

Zinez, Eliza bezein zabaleko bihotz batean gozatu dugu, egun hartako bozkarioa.